Jon Olano lankideak iragan asteburuan Bartzelonan ezagutu zuen esperientzia aberasgarri bezain eraikitzailea azaldu digu gaur Kale Gorrian saioan. Can Batlló, Bartzelonako La Bordeta auzoan hutsik zegoen eraikina zen. Orain ordea, auzotarrek berreskuratu dute eta eraikina auzotarrena da. Berreskuratze prozesua eredugarria izan dela nabarmendu du Olanok.