Askatasunaren II Ontzidia Gazara bidean da dagoeneko eta Palestinara doazen hamarnaka ekintzaileen artean badira ere euskaldunak. Tartean da adibidez, gaur Kale Gorrian saioan elkarrizketatu dugun Edorta Jimenez idazlea. Esan digunez osasunez ondo daude eta Israelgo Gobernuaren mehatxuei aurre eginez, Gazak pairatzen duen blokeoa apurtzeko “determinazioa osoa” dute. Une hauetan Mediterranear Itsasoan daude (zehaztu ezin duten puntu batean) baina aitortu digunaren arabera, aurrekoan NATOko hegazkinen “burrunba” entzun zuten. Hauek Libiara doaz, bonbez beterik dituzten tripak hustutzera. Edorta eta besteak berriz, Gazara doaz elkartasuna eta esperantza eramatera.