Ageneko auzitegiak atzera bota du Daniel Dergiren aurkako euroagindua. Horrenbestez, libre geratuko da gose greban den preso ohia. Berri biziki pozgarria dela adierazi du Askatasunak. Egun hauetako mobilizazioek eta Dergi berak egindako protestak berebiziko eragina izan dutelakoan dira. Egindako minak ez duela atzera bueltarik ere nabarmendu nahi izan dute, baita tentuz ibili beharra ere, horrelako kasu gehiago etorriko direlakoan. Muriel Lucantis Askatasunako ordezkaria.