Hamar urtean bozkatua izateko eta botoa emateko eskubidea urratua izan ostean, beste 38 urte luzatu diote inhabilitazioa Gabi Mouescari. Irailaren 25ean egitekoak diren Frantziako Senaturako bozetara Europe Ecologieren zerrendan aurkeztu behar zuen Iparretarrak-eko preso ohiak, independente gisa, baina, debekuaren ostean, erretiratu egin du bere hautagaitza. Nolanahi ere, lanean jarraituko duela azpimarratu du, ezkerreko indarrekin eta indar abertzaleekin elkarlanean.