“Inork ez utzi hasitako bidea, irabaziko dugu” Otegiren hitzak izan ditu gaurko prentsaurrekoan Ezker Abertzaleak gogoan. Epaitegiaren erabakia lotsagarria eta onartezina dela salatu dute, epai juridikoa baino, epai politikoa delako. Auziperatu guztiek absoluzioa aldarrikatu dute.