Goizeko bostak aldera Ertzaintza Kukutza gaztetxea hustera joan da Errekalde auzora eta orduz geroztik, bertan dira karga eta jipoien artean beren helburua bete nahian. Halere, Kukutza barruan 50 lagun inguruk erresistentzian segitzen dute eta auzoan ehunka dira elkartasuna eta haserrea erakustera hurbildu diren herritarrak.
Goizeko lehen orduetan kalean bizi zuten egoera kontatu digu Kale Gorrian saioan Hodei-k, Errekaldeko bizilagunak eta gero Marijo Fernandez-kin hitz egin dugu. Bere seme-alabek hustea nola bizi duten azaldu digu negar batean. Azkenik, Kukutza barruan erresistentzian dagoen kideetako batek barruan egoera zertan den zehaztu digu.