Ekaitz Etxezarretaren saioan Europako Oi! musikari begiratu da. “Oi! algo esta pasando” bilduma argentinarra entzun ondoren, Ibarrako gaztetxeko (Non Servium + Cold Revenge) kronika egin da  Josue kolaboratzaile bereziarekin. Ondoren, Baztaneko Ufestuek taldearen “faxismoaren harra” diskoa entzun da. Ondoren Up yours, The Cliches, Bombardiers, The New Chords, Templars, On the Job…talde europarren azkeneko nobedadeak entzun dira. Horrez gain, agenda eta leihaketa ere izan dira.