Kukutzako desalojoaren harira atxilotutako bi gazte espetxera bidali ditu epaileak, Iñaki Karro abokatuak adierazi digunez. “Desordena publikoak” eragitea leporatzen die epaileak eta Basauriko espetxera eramango dituzte datozen orduotan. Bi gazteek nazionalitate
alemaniarra dute.