Berangoko (Bizkaia) Kukullaga Goikoa baserriko jabeek euren ondasunak galtzeko arriskua daukate. Kaltetutako bikotea adinekoa da, eta Bizkaiko EHNE sindikatuak salatu duenez, kreditu etxe pribatu baten «gehiegikerien» ondorioz gal dezake jabetza. Hori dela eta, desjabetza ekiditeko mobilizaziorako deia egin dute sindikatuak eta Berangoko hamabost eragile sozial eta kulturalek.