Goizean, 15 gazte horietako birekin hitz egiteko aukera izan dugu, Urko Pikaza eta Beñat Apalategi gazte auziperatuekin, hain zuzen.Segiko kide izatea leporatzen diete guztiei eta horregatik, sei urte arteko espetxe zigorra jaso dezakete Auzitegi Gorenaren partetik. Edozein unetan kaleratu daieteke epaia eta testuinguru honetan, biharko, Eleak mugimenduak manifestazioa deitu du Donostian. Hitzordua, arratsaldeko ordu batetan Boulebarrean.