Astebeteko atsedenaldiaren ondoren urriaren 22an hasiko dira Gpuntuako final-laurdenak, Oñatiko saioarekin. Rikardo Idiakez Gpuntuako komunikazio arduradunak orain arte txapelketak eman
duenaren errepaso azkar bat egin digu eta hurrengo saioak noiz eta non izango diren aurreratu dizkigu. Pasa den urriaren 9an Amaia antzokian egin zen saioko bertsoaldi batzuk entzuteko aukera ere izan dugu. Jexux Mari Irazu izan dugu gaur gonbidatu, txapelketako lehen saioa du larraulgo bertsolariak
Oñatikoa. Larunbateko saioaren bezperatan nola dagoen, zer nolako sentsazioak dituen eta berarekin batera kantuan arituko diren kideak nola ikusten dituen aztertu dugu.