Astearteetan Xabier Lopetegiren eskutik kirolaren B aldea aztertuko dugu. Gaurko saioan, Javi Poves 24 urteko futbol jokalari madrildarra aurkeztu digu. Futbol profesionala uzteko erabakia hartu zuen abuztuan, bere printzipio moralekin bat ez zetorrela argudiatuta; dirua, ustelkeria, kapitalismoa … besterik ez dagoela kirol honetan irizten dio eta horrek guztiak heriotzara
bideratzeko bestetarako ez duela balio. Mundu osoan barna zabaldu dira Povesen adierazpenak, aldekoak nahiz kontrakoak lortu dituelarik.