Hendaiako Abbadia jauregian hilabetez izango da Fernando Morillo idazle azpeitiarra. Antton Abbadia ikertzailearen inguruan haur eta gazteentzat liburu bat idazteko aukera izango du, Nekatoenea etxean heldu den azaroaren 20ra arte. Aukera hau nola sortu zaion eta bere proiektuaren berri eman digu gaur goizean.