Hasi da ikasturte berria Bergarako Idazle eskolan. Pasa den larunbatean ireki zituzten ateak eta martxan jarri dute aurtengo kurtsoa. 2011-2012 ikasturtean Idazle Eskolako irakasle arituko dira: Pako Aristi, Tere Irastorza, Miren Agur Meabe, Kristina Lasa, Edortza Jimenez, Harkaitz Cano, Xabier Lopez eta Itziar Gomez. Idaztea gustuko duen edozeini zuzenduta dago ikasturtea, bolaluma eskutan hartu eta ideiak bueltaka hastea besterik ez dago. Entzun bestela zer nolako gauzak egiten dituzten ikasleek!