Ikusentzunezko poema, euskal zinemagintzaren aitzindaria, eta benetako harribitxia. Hori eta askoz ere gehiago da “Ama Lur”. Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak sinatutako maisulan honek zentsura gainditu eta sentsibilitate ugari ukitu zituen. Gaur egun ere, gazte eta hunkigarri dirau.