Gaur Madrileko Audientzia Nazionalean Barañaingo 8 gazteen kontrako epaiketa hasi da. SEGIko eta EKINeko kideak izatea leporatzen diete, 8 eta 10 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak bakoitzarentzat. Gazteei elkartasuna erakusten bertan izan dira Ezker Abertzaleko Txelui Moreno, Bikendi Barea Bilduko legebiltzarkidea, ESK sindikatuko Xabier Barber eta Bañaingo NABAIko zinegotzi Konsuelo de Goñi.