Ion Telleria infozazpi irratiko gure lankidea aske utziko dute datozen orduetan 12.000 euroko bermea ordainduta. Berarekin batera, Olatz Izagirre Urnietako gaztea ere aterako da espetxetik. Litekeena da bi gazte independentistak gaur bertan etxean izatea senideek Infozazpi irratiari azaldu diotenez. Telleria 2010eko abuztuaz geroztik dago preso, Pabeko auzitegiak, Madrilgo Entzutegi Nazionalak igorritako euroagindua onartu ostean. Ionek berak azaldu zigun epaiketako auzia.
Ongi etorri Ion!