Maratoiko errekor orijinalak hizpide izan ditu gaur Xabier Lopetegik. Fauja Sing 100 urteko gizonak iragan urrian Guines liburuan sartzeko moduko marka jarri zuen, Torontoko maratoia egitearekin batera. Gladys Burrill ere ez da makala, 92 urterekin 42 kilometrotako lasterketa bat amaitu duen lehen emakumea da. Astean 50 eta 80 kilometro artean egiten omen ditu eta sekretua erreza bezain sinplea: ongi jan eta kirola egitea.