Nazioarteko aktualitatea aztertzeko asmoarekin atal berri bat zabaldu dugu gaur Kale Gorrian saioan, kasu honetan gure korrespontsal sareari esker garatuko duguna. Eta atal berri hau estreinatzeko gaur, Irlandatik korrespontsal lanak egingo dituen Arturo Villanuevarekin hitz egin dugu. Bertako aktualitate politikoaz mintzatu da eta baita Irlandak Euskal Herrian sortu den aro politiko berrian egin dezakeen ekarpenaz ere.