Xabier Lopetegirekin olinpiar jokoetan parte hartu duten euskaldunak hizketagai hartu ditugu gaurkoan. Xabier Leibar medikuak kaleratu berri duen doktore tesiari helduta, azken 26 urte hauetan 270 kirolari euskaldun jardun direla olinpiar jokoetan jakin dugu. Ospe handiko izenak tartean, emakumeen presentzia eta bitxikeriarik ere ez da falta.