Santiago Pedraz epaileak bada ez badako neurriak ezarri dizkie AHTren aurkako hiru ekintzaileei. Astero sinatzera joan beharko dute epaitegira eta ezingo dute Estatu espainiarretik atera. Auzipetuek deklaratzeari uko egin diote, besteak beste, Okzitanian izandako ekintza baten gainean Madrilgo auzitegiak konpetentziarik ez duela argudiatuta. Hala azaldu digu epaitegitik irtetean Julio Villanuevak.