Ipar Euskal Herriko ardi esne ekoizleek Heletako Agour esnetegia okupatu zuten atzo. Esne industriak hartu dituen zenbait erabakien aurrean haserre daude nekazariak, besteak beste, bertako esnea beharrean kanpokoa ekartzeari ekin diotelako. Lehen gaualdia pasa dute gaur esnetegian. ELB sindikatuak bertaratzeko deia egin du. Jean Paul Dualekin hitz egin dugu.