Bergarako idazle eskolako gradu-ondokoaren barruan aurten “Euskara jatorrian” izenburupean antolatu dituzte idazleak irakurle mintegiak. Estreinako saioa Orexan izan zuten pasa den larunbatean. Nikolas Ormaetxea ORIXE izen propio hartuta, Paulo Iztueta irakasle eta editoreak gidatu zuen saioa. Hitzen Lihoan Iztuetarekin hitz egiteko aukera izan dugu.