Uholdeek utzitako txikizioa konpontzeko auzolanak aurrera segitzen du Donostiako Martutene eta Txomin Enea auzoetan eta larunbaterako hitzordu berri bat jarri dute. Kasu honetan, Donostiako Piratek auzolanean parte hartzeko deialdi publikoa egin dute. Hitzordua larunbat honetan goizeko zortziretan Martuteneko plazan jarri dute.