Lau terdiko esku pelota finala abenduaren 11n jokatuko da gaur gaurkoz. Hasiera batean igande honetan zen jokatzekoa baina Aimarrek atzo beste astebeteko atzerapena eskatu zuen eta EPELek onartu egin zion. Atzerapenaren harira sortu den eztabaida eta finala bera aztertu ditugu gaurko Hitzen Lihoan Julio Soto bertsolari nafarrarekin eta Jon Eskudero, kazetari eta etxe honetako pilota adituarekin.