Hondarribiako argazkilaria eta Modotti arte galeriako jabea da Gotzone Elu. Info 7 irratiara bisita egin digu gaur eta emakume argazkilari baten inguruko informazioa helarazi digu, Giséle Freund aurkeztu digu. Aste honetako erakusketa bere galerian, “Portraits I” izango da, atzoz geroztik eguberri egunera arte ikusgai izango dira Oskar Pereira Gartzia legazpiarraren argazkiak Hondarribiako alde zaharrean dagoen Modotti arte galerian.