Bergarako idazle eskolak aurtengo ikasturterako antolatu dituen irakurle mintegien barruan, pasa den larunbatean bigarren saioa egin zuten. Patziku Perurena idazle nafarra gonbidatu zuten “Jatorrian euskara” gaiaren harira aritu zen Perurena. Gaur Hitzen Lihoan berarekin solasteko parada izan dugu eta besteak beste ahozkotasunaren garrantzia nabarmendu digu Patzikuk.