“Aterabide demokratikoa orain, errepresioa stop!” lelopean manifestazioa deitu dute larunbatean Donibane Garazin Ihintza Oxandabaratz, Julen Mujika eta Josu Esparzaren atxiloketak salatzeko. Esparza inkomunikaturik dute Madrilen eta ziurrenik gaur galdekatuko du Fernando Grande Marlaska epaileak. Oxandabaratz eta Mujika berriz, Parisera eraman dituzte baina ez dute haien berririk. Atxilotuen senideek, Askatasuna eta ezker abertzaleko ordezkariek hartu dute hitza Donibane Garazin eskainitako agerraldian.