Gipuzkoako bertsolari txapelketako trena azken geltokira iristear da. Maiatzeko lehen asteburuan Orio aldetik abiatu eta Donostiar helduko da igandean, azken helmuga Illunbe zezen plazan jarrita dago. Txapel beltz preziatuaren bila zortzi bertsolari oholtzaratuko dira. Info 7 irratiak zuzen zuzenean eskainiko dizue finala, arratsaldeko 15.30etan hasiko den saio bereziarekin. Aitzol Barandiaran kazetari eta bertsolariak zuzenduko duen saioan, Uxue Alberdi bertsolai eta kazetaria alboan duela finalaren aurrekoak, finala bera eta ostekoak xehetuko dizkigute.