Gipuzkoako bertsolari txapelketak aurtengoak eman ditu, igandean Illunben izan zuen azken geltokia eta hantxe lehertu zen guztia. Gaur Hitzen Lihoan txapeldunarekin, Aitor Sarriegirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Finaleko eta txapelaren ajea gainetik kendu ezinda oraindik ere baina lortutakoarekin gustora antzeman dugu beasaindarra. Beñat Gaztelumendi txapeldun ordea ere gurean izan da, txapelketa bigarren postuan amaitzea ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta añorgakoa pozik egoteko moduan da egindako saioarekin eta txapelketarekin. Gpuntuako komunikazio arduradunarekin txapelketaren balorazio orokorra egiteko baliatu dugu azken saio hau eta finalaz ere solastu gara. Gabonetatik bueltan bertsoez gozatzeko aukera izango duzue, txapelketa gehiago eta saio ugari baditugu gurean eta bertsoak entzuteko aitzakiak bilatuko ditugu!