Mari Luz Esteban antropologoak kaleratu berri duen “Critica del pensamiento amoroso” saiakera liburuaz aritu gara gaur ostegunetako Parez Pare tartean Hitzen Lihoan. Mari Luz Estebanekin berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta maitasunaren inguruan gogoeta egin eta eztabaida piztu nahi duela liburuarekin adierazi digu. Bidenabar, eguneko tertulian Miren Aranguren eta Kattalin Miner izan ditugu lagun eta liburua ardatz hartuta, maitasuna nola ulertu behar den, feminismoaren ikuspuntutik hausnarketa interesgarriak utzi dizkigute.