Aitor Zabaleta gure txef partikularra estudioan izan dugu gaur eta gabon egun hauetarako plater berezia ekarri digu: oilaskoa Arantxaren erara, bere amaren errezeta. Lan handiegirik ez du ematen eta goxoa geratzen da oso. Familiakoak edo lagunak txunditu nahi badituzue egun hauetan, probatu eta gero idatzi gure ohiko helbideetara: hitzenlihoa@info7.com edo facebook-era.