Larunbatean, Gara egunkariak Maite Ubiria kazetariak Pat Sheehan irlandar preso ohiari egindako elkarrizketa argitaratu zuen. Sheehan 19 urterekin espetxeratu zuten, 1981ean Bobby Sands eta beste bederatzi presoren heriotza eragin zuen gose greba mugagabean parte hartu zuen eta orain Stormonteko legebiltzarrean esertzen da. Elkarrizketa horren edukia Infozazpi Irratian entzuteko aukera duzue orain Ion Telleria eta Amaia Zurutuza lankideen lanari esker.