Gabonetako oporren ondoren, martxan da berriro ere Kaleko Mobida punkoi! irratsaioa, eta Herri Guda talde goierritar gaztearen bisita jaso du. Xabi eta Joseba gitarrak etorriko dira, beraien ibilbidea, diskoa eta despedida azaltzera. Horrez gain, 2011 urte bukaerako nobedadeak eta 2012ak ekarri dizkigun berrien aurrerapen mordo batekin etorri dira.