Etorkinen eskubide politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta linguistikoak aztertu eta sustatzeko batzorde bat sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Batzorde hori alor ugariko hamazazpi adituk osatuko dute; horien artean daude Kontseiluko idazkari nagusi izandako Xabier Mendiguren, Petra Elser irakaslea, gatazkak konpontzen aditua den Princess Koroma, Ahmed Anhari politologo eta abokatua, eta Jakue Pascual soziologoa. Marcos Nanclares, “Aniztasun eta Migrazio Zuzendaritzako” ordezkariak azaldu digu Gipuzkoako Diputazioan martxan jarri duten proiektu berritzailea.