Atzokoan, Iruñako alde zaharreko Iruñezar euskaltegian Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren jarrera salatu zuten. Euskaltegian izan zen prentsaurrekoan, Sortzen Ikasbatuak-ek eta hainbat Guraso Elkarteetako kideek Jose Iribasek gidatzen duen Hezkuntza Departamenduak hainbat diru laguntza bertan-behera utzi dituela salatu zuten. Nestor Salaberriak azaldu digu guztia.