Bergarako amodiozko gutun lehiaketak XX.edizioa du aurtengoa, otsailak 14, asteartea egin ohi dute sari banaketa ekitaldia eta azken urteotako bilakaera ikusita nabarmendu behar da gero eta jende gehiago animatzen dela gutunak bidaltzera. Maitane Arizabaleta, Jardun euskara elkarteko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago eta gutun irabazlea entzuteko aukera izan dugu Hitzen Lihoa.