Astearteko atxiloketaren ostean, Pauetik Parisera eraman dute Naia Lacroix gazte senperetarra. Bien bitartean, atzoko mobilizazioetan ere, jende dezente bildu zen eta gaur iluntzeko zazpietarako elkarretaratzea deituta dago berriro ere Senpereko udaletxe aurrean. Gazte independentisten kontrako eraso honen ingurumarian Txomin Catalogne, Segi-ko kidea elkarrizketatu dugu gaurkoan.