Gurean gero eta oihartzun, arrakasta handiagoa izaten ari den kirol modalitate berri bat ezagutu dugu gaur: txakurkrosa, duela sei urte ez zen oso kirol ezaguna Euskal Herrian, baina egun Gipuzkoan hiruzpalau talde sortu dira eta Gipuzkoako lehen txakurkros liga osatu dute, igande honetan Tolosan dute hitzordua. Kirol honen inguruan aritzeko Patxi Azpiazu Oarsoaldeko taldeko lehendakariari elkarrizketa egin diogu Hitzen Lihoan.