Arratsaldeko 18:00etatik aurrera ekitaldi instituzionala izango da Zumaiako udaletxeko pleno aretoan 1937ko otsailean herria utzi behar izan zuten 256 herritarrak gogoratu eta omentzeko. Omenaldi horren atarian, Iñaki Agirrezabalaga alkatearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Atzo gainera, alderdi guztien aldeko bozkekin Francori ohorezko alkatetza kentzea erabaki zuen Udalak.