DADA Company enpresak haurrentzako euskarazko lehen ipuin elektroniko interaktiboa sortu du `Kili-kili´. iPhone, iPad eta iPod Touch gailuetarako ipuin bat da. Aurrez ere beste bi egin dituzte (gazteleraz eta ingelesez) eta laster laugarren bat izango da merkatuan, `Kokoriko´euskaraz egin duten bigarrena. Guzti honen berri eman digu gaur Hitzen Lihoan, Olatz Gomez Bilbao DADA Company enpresako kideak.