ELA eta ESK sindikatuetako hainbat ordezkari Atenasen izan dira egunotan bertako egoeraren berri zuzena jasotzeko. Guk, ELAko Idoia Intxaurberekin hitz egiteko aukera izan dugu eta honek kontatu digunez, “Greziako kaleetan pobrezia geroz eta nabarmenagoa da”. Hori bai, protestak “oso indartsuak” direla zehaztu digu.