Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako herritar andanak parte hartu zuen larunbatean Batera plataformak deitu protestetan. Ipar Euskal Herriko 9 puntu desberdinetan bideak blokeatu zituzten “euskal instituzioari Parisek egiten dion blokeo politikoa salatzeko”. Gaur, Batera-ko Nicola Blain elkarrizketatu dugu eta mobilizazioak azkartuz joango direla ziurtatu digu.