Crisi eta Podem argitalpenen bide beretik, bihar, martxoak 15, Rebelleu-vos! aldizkariaren milaka ale banatuko dira Estatu espainiar osoan zehar. Testuak autogestioa aldarrikatzen du krisi
kapitalistari aurre egiteko bide eraginkor gisa eta oraingo honetan euskarazko edizioa ere osatu dute Jaiki Hadi! izenburupean. Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Irunen eskuragarri izango dira bihartik aurrera.