Asteburu honetako hitzordu bat Harrobia Zuzen kontzertua izan liteke, bihar Donostiako kafe antzokian (Dokan) Mutürbeltz eta Norman taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da iluntzeko 20.30etatik aurrera. Talde gipuzkoarrak bere lehen diskoa aurkeztuko du gainera “Amildegia maite” eta Mikel Larratxe abeslariarekin hitz egiteko aitzakia hartu dugu guk Hitzen Lihoan.