Hamabostean behin, Imanol Epelderen bisita izaten da gurean, gaurkoan ere hutsik egin gabe, fin-fin etorri da zarauztarra. Entzulearentzat jolas polit bat prestatu du, gaur hasitako istorioari jarraipena emateko aukera duzue; hiru segida proposatu dizkizue zuek gustukoen duzuena aukeratu: 1) zuzendariari barkamena eskatzera joan; 2) etxeratu eta ohera zuzenean joan; edo 3) oholtza aurrera atera eta publiko guztiari barkamena eman. Zer egingo zenukete zuek? Edo beste segidaren bat okurritzen bazaizuze, ostiral hau baino lehen idatzi!!! Hitzenlioa@info7.com edo facebookeko gure horman idatzi dezakezue. Animatu!!!