Euskararen normalizazioari begira Iruñeako AEKko Irrintzi euskaltegiak agenda musikatu bat egitea proposatu die ikasleei. Nafarroan eta batez ere Iruñerrian antolatzen diren euskarazko eta euskarari buruzko ekimenak jasoko dituzte. Astean behin egingo dute eta info 7ko entzuleek entzuteko aukera izango duzue!