Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irrati-lizentzia berriak esleituko dituen Dekretuaz hitz egin dugu Mikel Basaberekin. Aralar alderdiko legebiltzarkideak argi du “Euskal Hedabideen Lege bat funtsezkoa dela”, baina, esan du nahiago duela lege hori hurrengo legegintzaldian egitea, “orain, PPk eta PSEk lege horrek beharko lukeenaren kontrakoa egingo luketelako”.