Saratik Lesakarako martxa egingo dute gazteek apirilean, Jalgi Hadi Garaipenera! ekimenaren eskutik eta martxari amaiera emateko “guztiak” Iruñera joateko asmoa dute “Aberri Egunean gazteriaren presentzia eta protagonismoa bermatzeko”. Aste bat besterik ez da falta mendi martxarako eta hitzordu horren atarian Jalgi Hadi Garaipenera! ekimeneko Elorri Arin eta Aitor Martinez elkarrizketatu ditugu.