Asteleheneroko legean, Bergarako idazle eskolara jo dugu Hitzen Lihoaren lehen ordubetea osatzeko, Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak egindako bisitaren azken pasartea entzun dugu gaur eta bidenabar, iragan otsailean Irungo Kabigorri ateneoan izandako ekitaldiaren pasarte bat ere bai: “Eta orain badakit soinu bat” poema liburuaren irakurketa egin zuten Tere Irastorzak eta Aitor Furundarenak.